Palestina Estadioa

Palestina Estadioa
Kokapena
Koordenatuak31°31′19″N 34°27′05″E / 31.52206°N 34.45142°E / 31.52206; 34.45142
Map

Palestina Estadioa (arabieraz: ملعب فلسطين‎) Gaza hirian dagoen estadioa da. Palestinako futbol selekzio nazionalaren egoitza da eta bere edukiera 10.000 ikusle ingurukoa da.[1]

Israelek 2006ko apirilaren 1ean bonbardatu zuen, erdiko puntuan zuzenean, eta, sortutako kraterra zela eta, harrezkero ezin izan zuten erabili. FIFAk konponketa lanak finantzatuko zituela iragarri zuen.[2] 2012ko azaroaren 19an, Hodeiko Zutabe Operazioan zehar, Israelgo Defentsa Indarrek berriro bonbardatu zuten. Israelek eraso hori Hamasek Israelera koheteak jaurtitzeko ustez erabiltzeagatik izan zela adierazi zuen.[3] Estadioak eta barruko kirolen pabiloitik gertu zegoen eremuak kalte handiak jasan zituzten, eta, ondorioz, mundu osoko futbol-jokalari ospetsuek ekintza horien aurkako eskaera sinatu zuten.[4]

2023ko Israel-Palestina gatazkan, israeldarrek berriro eraso eta palestinar taldeak ezin zuen estadio erabili 2026ko Munduko Futbol Txapelketaren sailkapen-neurketetan. Hori zela eta, Arabiar Emirerri Batuetako Sharjah Estadioa bere etxeko egoitzatzat hartu zuten.[5]

  1. (Ingelesez) «FIFA Pledges Help to Rebuild Gaza Stadium» Naharnet.
  2. (Ingelesez) Field artillery - Bombings in kibbutz and Gaza represent new pitch invasion. .
  3. (Ingelesez) «IAF Bombed the Gaza Stadium, where Missiles Were Fired from the Grass» The Jewish Press.
  4. (Ingelesez) «Soccer stars protest Gaza bombing» CNN 2012-12-02.
  5. (Ingelesez) Mahmud, Ramzi; Topcu, Gulsen. «Israeli warplanes bomb locations in Gaza Strip» Anadolu Agency.

Developed by StudentB